Itxi

kultura

Kritika gehiago

Guggenheimaren proiektua "handikeriatzat" jo du Pastorrek

Erredakzioa

Aurretiko ikerketek "Aldunditik aldez aurretik pentsatutako jarrera bermatzen dutela" uste du. Proiektua Jose Luis Bilbaoren apeta dela irizten du Pastorrek.

Etorkizuneko Guggenheimak 133 milioi inguruko kostua izango duela adierazi zuen atzo Josune Ariztondo Kultura diputatuak.

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak gaur Radio Euskadin baieztatu duenez, Eusko jaurlaritzaren arabera museo berriak 200 milioi euroko inbertsioa beharko luke, "Guggenheim Bilbaok balio izan zuenaren bikoitza baino gehiago". Horregatik, proiektua ahaldun nagusiaren "handikeria" dela iritzi du Pastorrek. "Jose Luis Bilbaori apeta ematen badio" esan du, "bere poltsikotik ordaindu dezala".

Atzo Ariztondok Batzar Nagusietan aurkeztutako bideragarritasun txostenen inguruan, Pastorrek esan du "Aldunditik aldez aurretik pentsatutako jarrera bermatzen dutela". Horrez gain, Aldundiaren proposamenak "artifizio asko eta errealitate gutxi" dituela baieztatu du.

Halaber, PSE-EEko bozeramaileak zehaztu du "adostasun politikorik ezta instituzionalik gabe ere jaiotako" proiektua dela. Era horretan Idoia Mendia Eusko jaurlaritzako bozeramailearen gaurko adierazpenekin bat etorri da Pastor. Aldundiarekin "akordio batera iritsi nahi dutela" azpimarratu du Mendiak.