Itxi

Ekonomia

Burtsak, noraezean

Ibex-35ek jaitsiera moteldu du, Obamak plana aurkeztu eta gero

Erredakzioa

Europako burtsak ere noraezean ibili dira. Kontsultatu burtsa.

Barack Obama AEBetako presidenteak bankuen tamaina eta jarduera mugatzeko iragarri dituen neurriek beldurra eragin dute gaur bankuetan, eta ondorioz nazioarteko burtsak noraezean ibili dira gaurko saioan.

Espainiako adierazle nagusiak, Ibex-35ek, jaitsiera moteldu du eta azkenean % 0,63 galdu du.&' || 'nbsp;Hori horrela, Madrilgo Burtsak behera egiten duen hirugarren ihardunaldia da hau.

Hori horrela, Madrilgo Burtsak behera egiten duen hirugarren ihardunaldia da hau.

Europako burtsek ere jaitsierak izan dituzte: Parisekoak % 1,07 galdu du eta Frankfurtekoak % 0,90.

Neurriak "oso justifikatuta" daude, Europaren aburuz

Bere aldetik, Joaquin Almunia gai ekonomikoen Europar Batasuneko komisarioak adierazi du "oso justifikatuta" dagoela Obamaren iragarpena, bankuek "erresistentzia" agertu baitute euren kabuz neurriak hartzeko.

Almuniak nabarmendu du Europa neurriak hartzen ari dela erregulazio sistema hobetzeko, baina prozesu horretan "zailtasunak" atzematen ari direla aitortu du, ez bankuen erruz, baizik eta estatu kideek "konponbide nazionalak" bilatzen dituztelako, Europa mailakoak beharrean.

"Wall Streeteko finantza erakundeek ez dituztela pairatu krisiaren ondorioakuste dugu denok", nabarmendu du.