Itxi

Ekonomia

Merkatuen egoera

Nazioarteko burtsek behera, Obamaren planaren beldur

Erredakzioa

Eguerdian, Europako burtsa nagusiek %0,28 eta %1,04 arteko galerak zituzten. Kontsultatu burtsa.

Barack Obama AEBetako presidenteak bankuen tamaina eta jarduera mugatzeko iragarri dituen neurriek beldurra eragin dute gaur bankuetan, eta ondorioz nazioarteko burtsek galerak zituzten saio erdian.

Espainiako adierazle nagusiak, Ibex-35ek, %1,04ko galerak zituen eguerdian, eta 1.400 puntuetatik behera kokatu da.

12:00etan, Madrilgo burtsa 118 puntu galtzen ari zen, 11.326 puntuetan jarrita. Urtea hasi zenetik, Ibex-35ek %5,15eko galerak pilatu ditu. 11.400 puntuetako muga azpitik jarri zen azken aldia urriaren 2an izan zen, hots, AEBetan langabeziak gora egin zuenean.

Europako burtsa nagusiek ere behera egin dute, baina ez Madrilgoak beste. Hain zuzen ere, Frankfurt %0,57 jaitsi da, Paris %0,53, Londres %0,45 eta Milan %0,28.

Neurriak "oso justifikatuta" daude, Europaren aburuz

Bere aldetik, Joaquin Almunia gai ekonomikoen Europar Batasuneko komisarioak adierazi du "oso justifikatuta" dagoela Obamaren iragarpena, bankuek "erresistentzia" agertu baitute euren kabuz neurriak hartzeko.

Almuniak nabarmendu du Europa neurriak hartzen ari dela erregulazio sistema hobetzeko, baina prozesu horretan "zailtasunak" atzematen ari direla aitortu du, ez bankuen erruz, baizik eta estatu kideek "konponbide nazionalak" bilatzen dituztelako, Europa mailakoak beharrean.

"Wall Streeteko finantza erakundeek ez dituztela pairatu krisiaren ondorioakuste dugu denok", nabarmendu du.