Politika
Aire segurtsuneko bilera
Europak bidaiarien erregistro europarra sortuko du
Erredakzioa
Europak eta AEBk aire segurtasuna "blindatuko" dute Al Kaidari aurrea hartzeko. Bestalde, gorputz osoko eskanerren gaineko eztabaida atzeratu dute.
Gaur Europar Batasunak eta AEBek informazioa trukatzeko eta "teknologia aurreratuak" erabiltzeko konpromisoa hartu dute, terroristen eta lehergaien antzemate azkarra hobetzeko eta Al Kaidaren mehatxu etengabeari aurre egiteko.
Toledon egindako Justizia eta Barne-Arazoetarako ministroen Batzorde Informalaren lehen bileraren ostean, Alfredo Perez Rubalcaba Barne-Arazoetarako ministroak eta Janet Napolitano AEBetako Segurtasun Nazionaleko idazkariak esan dute gorputz osoko eskanerrak segurtasuna hobetzeko tresnak izan daitezkeela baina argi utzi dute beste tresna batzuk ere daudela, besteak beste, bidaiariei miaketak.
Zehazki, bidaiarien miaketak egiteko sistema europar bat sortzeko aurrerapausoak eman dira Toledoko bileran. Horrela, Europa eta Amerikako Estatu Batuetako bidaiarien zerrenden elkartrukea osatuko du sistema honek.
Izan ere, Toledon bildutako Barne-Arazoetako ministroek miaketak egiteko sistema europarra martxan jartzeko lanak bizkortzea eskatu die Europar Batzordeari. Rubalcabaren esanetan, "hegaldiak babesteko informazio sistemarik hoberena izan daiteke".
AEBko segurtasun arduradunaren ustez, polemika piztu duten eskanerrak erreminta "erabilgarriak" dira eta Obamaren administrazioak ere honen alde egin du. Datorren urtean estatubatuar aireportuetan 450 eskaner kokatuko dira.