Zinema
Zinemaldia
Ekonomian eta gerran oinarrituko da aurten Sundance jaialdia
Erredakzioa
Zinemaldi independienteak Utahn (AEB) emango du hasiera gaur eta urtarrilaren 31era arte, mundu mailako 80 estreinaldi izango dira.
Gerrak eta arazo ekonomikoak Sundance zinemaldi independienteko gai nagusiak izango dira, Utahn (AEB). Indie merkatuan oinarritzen den arren, Estatu Batuetako zinema sektorearentzat erreferentzia bihurtu da azken urteotan.
"Lehiaketara doazen filmen aukeraketa prozesua oso garbia da, ez dugu kontuan hartzen arrakasta komertziala izango duten edo ez", azaldu du Caroline Librescok, jaialdira joango diren izenburuak erabakitzen duen zuzendaritza taldearen kidea. "Ez dugu Oskarretarako lehian izango diren filmik nahi, baina gero eta jende gehiagori interesatzen zaio indie merkatua eta ''indie'' delakoak gero eta gose gehiago sortzen du audientzian", adierazi du Librescok.
Ekialde Ertaineko egoera, terrorismoa, gerrak eta larritasun ekonomikoa oso presente izango dira Sundanceko edizio honetan, bai film luzeetan eta baita dokumentaletan ere.
Howl, Welcome to the Rileys, The Runaways, Blue Valentine, Hesher eta Splice (Vincenzo Natali Cuben egilearen lan berria, Guillermo del Torok ekoiztua eta Adrien Brody protagonista duelarik) dira interes gehien sortu duten ekoizpenak. Urtarrilaren 31ra arte izango da Sundance jaialdia:&' || 'nbsp;36 herrialdetako 113 film izango dira guztira, horietatik 44 zuzendari berriek egin dituzte. 3.700 film jaso dituzte aurten.
80 izenburu mundu mailako estreinaldi izango dira eta 30 atal ofizialean parte hartuko dute U.S. Dramatic Competition eta World Cinema Narrative Competition ataletan. Azken horretan gaztelaniazko lau film daude.&' || 'nbsp;