Gizartea
Irlandako pederastia kasuak
Aita Santuak Irlandako Elizaren agintari gorenak deitu ditu
ETB
Ratzingerrek laster emango du kasu horien berri, gertatutakoari aurre egiteko eta berriro gertatu ez dadin.
Otsailaren 15ean eta 16an Aita Santuak Sean Brady Irlandako Elizaren buru nagusia eta Dayarmud Martin Dublingo Artzapezpikua deituko ditu Vatikanora.
Antza denez, Irlandako katolikoei duela hilabete agindu zien gutuna emango die Aita Santuak. Gutun horretan, Benedicto XVIk garbi azaldu omen zituen Elizak Irlandan abian jarri beharreko neurriak gertatutakoari aurre egiteko eta berriro gertatu ez dadin.
Hainbat hilabetez, han-hemenka, hainbat salaketa izan eta gero, ekainean eta azaroan txosten bana argitaratu zituen Irlandako Elizak. Txosten horietan, Irlandako erlojiosoek 70 urtez milaka umeren kontra eginiko bortxakeria kasuak jaso zituzten: sexu-bortxaketak, tratu txarrak eta torturak.
Salaketen ondoren, dagoeneko hainbat gotzain erretiratu dira.