Itxi

Ekonomia

Fiskalitatea

ECOFINek iruzur fiskala saihesteko akordioa lortu du

Erredakzioa

Egun zor-fiskalak berreskuratzeko laguntza eskatzen duten estatu kideek zorren % 5 baino ez dute berreskuratzen.

EBko Ekonomia eta Finantza ministroek iruzur fiskala saihesteko akordioa lortu dute gaur. Zuzentarau berri honek estatu kideen arteko informazioaren hartu-emana hobetuko du.

Europako Parlamentuak onartu beharko du aurretik legedi proiektu hau. 1976koa da iruzur fiskala saihesteko EBko azken legedia.

Iruzurgileen ihardunbideetako bat zorrak dituzten estatuan beraien burua kaudimengabe jotzea da; horrela, barne-merkatuak eskaintzen duen askatasuna erabiltzen dute, zorren berreskurapenari buruzko estatuetako legeria lurralde bakoitzera mugatzen baita.

Egun zor-fiskalak berreskuratzeko laguntza eskatzen duten estatu kideek zorren % 5 baino ez dute berreskuratzen, Eurpoar Batasuneko iturrien arabera.

Berreskurapen eskari horien % 50 Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagokie.

Zuzentarau proiektu honek laguntza sistema hobea aurreikusten du, sinpleagoak eta erabilterrazagoak diren arauekin. Era berean, laguntza eskatzeko baldintza malguagoak eta informazioaren elkartruke naturalagoa ezartzen ditu.