Musika
Elkartasunezko kontzertua
Donostiako Orfeoia, Haitiko kaltetuen alde
Donostiako San Vicente parrokian izango da kontzertua, 20:00etan, eta Gerardo Rifon organo jotzailea izango da taldearekin.
Donostiako Orfeoiak emanaldi berezia eskainiko du gaur Donostiako San Vicente parrokian, Haitiko lurrikarako kaltetuen alde. San Vicenteko parrokiarekin elkarlanean antolatu dute ekimena eta Gerardo Rifon organo jotzailea izango da bertan. Ordubete iraungo du kontzertuak eta Sainz Alfarok zuzenduko du. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da.
Hau da emanaldiko programa:&' || 'nbsp;
PETITE MESSE SOLENNELLE (G. Rossini)
NABUCCO (G. Verdi)
REQUIEM (G. Fauré)
AITA GUREA (A. Madina)
CANTIQUE DE JEAN RACINE (G. Fauré)
EL CANT DELS OCELLS (P. Casals)
SALMO Nº 43 (F. Mendelssohn)
PIE JESU (A. Lloyd Weber)