Itxi

Baskonia

ACB (18. jardunaldia)

Caja Laboral-Murtzia (78-64): Teletovic, bikain

Erredakzioa

Aldea handitzeko asmoz Mirza Teletovic handia agertu da eta sei minututan hamahiru puntu jarraian egin ditu.

Caja Laboralek garaipen erosoa batu du bigarren itzuliko lehen norgehiagokan (78-64). Hirugarren laurdenean bideratu eta azkenengoan erabakita utzi du partida Gasteizko taldeak.

Oreka kostata lortu du Baskoniak, baina hirugarren laurdenean azaleragailua zapaldu eta murtziarren itxaropen guztiak zapuztu dituzte, batez ere, Splitterrek, San Emeteriok eta Englishek.

Aldea handitzeko asmoz Mirza Teletovic handia agertu da eta sei minututan hamahiru puntu jarraian egin ditu. Bikaina benetan.


Fitxa teknkoa:

78 - Caja Laboral (19+17+25+17): Singletary, English (11), San Emeterio (12), Teletovic (14), Splitter (16)-hasierako bostekoa-, Huertas (8), Ribas (2), Barac (4), Herrmann (6), Eliyahu (5).

64 - CB Murtzia (13+21+14+16): Scepanovic (13), Sanchez (3), Delininkaitis (4), Faverani (7), Moss (2)-hasierako bostekoa-, Robles (4), Vujanic (19), Paulao (10), Powell, Moncasi, Marco.