Osasuna
BBVA Liga (18. jardunaldia)
Osasuna-Espanyol (2-0): Aste bikaina nafarrentzat
Erredakzioa
Asteazkenean Kopako final-laurdenetarako txartela lortu zuten eta gaurkoan garrantzi handiko garaipena batu dute Ligan Juanfranen eta Pandianiren golekin.
Osasunak Espanyol hartu zuen mendean etxean hasiera bikaina bati esker. 9. minutuan 2-0eko zen markagailua Reyno de Navarran, partida ezin hobeto hasi zen gorritxoentzat. Juanfranek aurreneko sartu zuen 7.ean jaurtiketa gurutzatu batekin eta Pandianik buruz sartu zuen bigarrena bi minutu geroago (9.ean) Espanyoleko atzelarien akatsa baliatuta.
Partida bideratuta zegoen, baina egoera okertu egin zen Ruperrek bigarren txartel horia ikusi zuenean (40.minutuan). 50.etik, dena den, hamarrekin geratu zen ere Espanyol epaileak gorria erakutsi baitzion Roncagliari. Bigarren zatia lasaia izan zen eta hiru puntuak Iruñan geratu ziren.
Fitxa teknikoa:
2 - Osasuna: Ricardo; Azpilicueta, Sergio, Miguel Flaño, Monreal; Juanfran (Calleja, 87''), Ruper, Nekounam, Camuñas; Pandiani (Dady, 80'') eta Aranda (Puñal, 66'').
0 - Espanyol: Cristian Alvarez; Roncaglia, Pareja, Victor Ruiz, David Garcia; Moises Hurtado, Javi Marquez; Marqués, Ivan Alonso (Osvaldo, 55''), Callejon (Nakamura, 46''); eta Sahar (Coro, 68'').
Golak:
1-0, 7:'' Juanfran.
2-0, 9'': Pandiani.