Albisteak
Urrian
Joaquin Sabina Donostiara eta Barakaldora itzuliko da
Garazi Urdanpilleta
Urriaren 1ean Kursaalera eta 3an BECera iritsiko da musikari ezagunaren "Vinagre y rosas" bira.
2009ko abenduan&' || 'nbsp; Euskal Herrian izan zenean izandako erabateko arrakastaren ostean, Joaquin Sabina berriz ere itzuliko da Euskal Herrira. Urriaren 1ean Donostiako Kursaalera iritsiko da "Vinagre y rosas" bira eta 3an, berriz, Barakaldoko BECera.
Kontzertu horietarako sarrerak dagoeneko salgai daude dagoeneko. Gipuzkoako hiribururako sarrerak Ticketmaster sarean, 902150025 telefonoan, Kutxa sarean, 943411200 telefonoan eta kutxazainetan eskura daitezke. Barakaldoko kontzerturako sarrerak, berriz,&' || 'nbsp; Ticketmaster sarean, 902150025 telefonoan, BBK sarean, 944310310 telefonoan, eta kutxazainetan daude salgai.
2009ko azaroan kaleratu zuen Sabinak Vinagre y rosas diskoa. Sekulako arrakasta izaten ari da lan hori eta salmenta zerrenden puntu gorenera heldu da hainbatetan. Diskoaren lehen singlean, "Tiramisu de limon" kantuan, Perezak hartu du parte eta irrati guztietan dago entzungai.