Itxi

Politika

3 urteko prozesuaren ondoren

Gorenak Lopezen eta Ibarretxeren kontrako auzia artxibatu du

Erredakzioa

Gorenak zilegitasuna eman die Ermuko Foroari eta Dignidad y Justicia elkarteei ahozko epaiketa hastea eskatzeko, baina auzia artxibatzea erabaki du Batasunarekin biltzea delitua ez dela argudiatuta.

Auzitegi Gorenak Patxi Lopezen eta Juan Jose Ibarretxeren kontrako auzia ixtea berretsi du,&' || 'nbsp; Batasunarekin biltzea delitua ez dela ondorioztatuta. Kasu horretan Rodolfo Ares eta ezker abertzaleko beste bost buruzagi (Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria, Pernando Barrena, Juan Jose Petrikorena eta Olatz Dañobeitia) ere zeuden auzipetuta.

Alabaina, aldi berean, kasua aztertu duten Auzitegi Goreneko epaileek aintzat hartu dute Ermuko Foroak eta Dignidad y Justicia elkarteek aurkeztutako helegitea. EAEko Auzitegi Nagusiak, berriz, ez zituen errekurtso horiek onartu, zilegitasunik gabeko akusazioa zelakoan.&' || 'nbsp;

Auzitegi Gorenak zilegitasuna eman die bi elkarte horiei ahozko epaiketa hastea eskatzeko, baina auzia artxibatzea erabaki du Batasunarekin biltzea delitua ez dela argudiatuta.

Urte bat ondoren

Erabaki judizial hau Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo kontseilariaren, eta ezker abertzaleko Arnaldo Otegi, Rufino Etxeberria, Pernando Barrena, Juan Jose Petrikorena eta Olatz Dañobeitia, ezker abertzalearen kideen kontrako kausa artxibatu ostean heldu da.

Orduan, Manuel Rabago epailearen kontrako botoarekin hartu zen erabakia. Bere ustez, Ermuko Foroa eta Dignidad y Justiziak egindako akusazioa nahikoa zen. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ''Botin doktrina'' ezartzea erabaki zuen.

Halaber, Ermuko Foroa eta Dignidad y Justiziak erabakia helegitea aurkeztu zuten, haien ustez, Juan Maria Atutxa Legebiltzarreko presidente ohiari ezarritako doktrina bera jarri behar zietelako.