Albisteak

Elkarlan berezia

Pettik Barrence Whitfield amerikarrarekin grabatu du lan berria

Garazi Urdanpilleta

Berako kantariak eta Bostongo artista udan Katarain estudioetan grabatu dituzte abestiak hainbat euskal musikarirekin batera. Zenbait abestiren moldaketak eta Pettiren abestiren bat bildu dituzte.

Bera eta Boston, musikak batuta. Petti eta Barrence Whitfield musikariek kolaborazio bitxia dakarte Gazteluko Hotsak diskoetxearekin. Udan elkartu ziren biak eta Katarain estudioetan sartu ziren Jonan Ordorika teknikariarekin. Euren alboan, Joseba Irazoki (gitarra), Guantxe (danborrak) eta Beñat (baxua) musikariak izan ziren. Eta kitto, ez zuten gehiago behar izan disko berezi hori osatzeko.

Barrencek bost bertsio hautatu zituen: Steve Winnen “Kerosene Man”, Dennis Brennanen “Sugar Falls”, Tom Russellen “Veteran’s Day”, The Boottle Rockets taldearen “Thousand Dollar Car” eta Treat Her Right taldearen “No Reason”. Pettik beste bost abesti hautatu zituen, batzuk bereak, beste batzuk ez: “Bat ez bada bertze”, “Ehiza”, "Solasaldia", “Min Ixila” eta “The Lonesome Cowboy”.

Abenduan kalean izango da