Itxi

albisteak

Publirreportajea

Deustuk datuen inguruko programa berri bat jarri du abian

Datuen Aditu Programa berria aitzindaria da, diziplinartekoa delako eta ikuspegi berritzailea eskaintzen duelako.

Deustuko Unibertsitateak Datuen Analisi, Ikerketa eta Komunikazioko Aditu Programa jarri du abian. Programak prestakuntza espezializatua, diziplinartekoa, berritzailea eta aurreratua eskaintzen du, parte-hartzaileak beharrezko gaitasunak eskura ditzan datuak modu sortzailean eta interesgarrian bildu, bereizi, landu, bistaratu, interpretatu eta komunikatzeko.

Deustuko Unibertsitateak izen handiko irakasle taldea bildu du programa berri hau eskaintzeko. Aditu hauek daude horien artean: Mar Cabra, Ikerketako Kazetarien Nazioarteko Partzuergokoa (Falciani zerrendaren inguruko ikerketa koordinatu du); Alberto Cairo, datuak bistaratzeari lotutako izen handiko sariak irabazi ditu eta gaur egun Miamiko Unibertsitatean aritzen da; Alberto Ortiz de Zarate, open data alorreko aditu ezaguna; Nagore de los Ríos, gardentasun gaietan erreferentziako aditua; eta ingeniaritzako zenbait doktore eta hainbat gaitako adituak (teknologien zuzenbidean, eduki digitaletan eta datuak aztertzeko eta bistaratzeko tresnetan adituak, besteak beste).

Gartner ikerketa-enpresaren arabera, 2015. urtean datuak analizatu eta ustiatzeko 4,4 milioi aditu beharko dira mundu osoan. McKinsey aholkulariaren ustez, Ameriketako Estatu Batuetan 2018rako % 50 ingurukoa izango da eskariaren eta eskaintzaren arteko aldea datu analisiari lotutako lanpostuetan.

Argi dago etorkizun handiko sektorea dela, oso dinamikoa. Baina gure inguruan jende gutxik egiten du lan alor horretan. Adibidez, oraindik ez da oso ezaguna 'datuen kazetaritza' deitutakoa, gure inguruko egunez eguneko informazio lanetan.

Programa sektore guztietako goi-tituludunei eta profesionalei eskaintzen zaie, hedabide, sektore pribatu, herri administrazio, hirugarren sektoreko erakunde eta ikerketa zentroei, eta analisirako eta ikerketako trebetasunak garatzea eta datuak bistaratzeko eta komunikatzeko tresnak modu praktiko eta sortzailean lantzea du helburu, informazio ugariko testuinguru honetan aritzeko.

Programaren ardura Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Komunikazio Sailak du, Bilboko DeustoTech teknologia institutu ospetsuaren eta Madrilgo Medialab-Prado datuen kultura zabaltzeko erreferentzia zentroaren laguntzarekin.