Mundua -
NBEren bozketaren ostean
Israelek asentamenduetan 3.000 etxebizitza eraikitzea onartu du
Halaber, Gobernuak milaka etxebizitza berri eraikitzeko baimena eman du Jerusalem Ekialdetik Male Aduminko asentamendu handira biartean.
Erredakzioa
Israelgo Gobernuak 3.000 etxebizitza berri eraikitzea onartu du Zirjordanian eta Jerusalem Ekialdean, bart Nazio Batuen Erakundeen Batzorde Orokorrak Palestina Estatu behatzailea izendatu ostean, Israelgo komunikabideek jakitera eman dutenez.
Isralgo telebistak 10 katearen arabera, 3.000 etxebizitzez gain, Gobernuak milaka etxebizitza berri eraikitzeko baimena eman du Jerusalem Ekialdetik Male Aduminko asentamendu handira (hiriaren ipar-ekialdean, Zirjordaniak okupatutako lurraldearen barruan) biartean.
“Israel beste ekintza batzuk pentsatzen ari da dagoeneko, NBEn palestinoen aldebakarreko jarduerari erantzuna emateko”, Gobernuak funtzionario batek azaldu duenez.
Yediot Aharonot egunkariaren edizio digitalean irakur daitekeenez, 3.000 etxebizitza eraikitzeko erabakia Gobernuko bederatzi ministro garrantzitsuenek hartu zuten, Nazio Batuetan Palestinaren ekimenari Israelek emango dion erantzuna aztertzeko.
Lehengo astean, Estatu Batuek E1 izena emandako gunean eraikuntzarik ez egitea eskatu zioten Israeli, Male Adumineko eta Jerusalemenko asentamenduen artean, Nazio Batuen Erakundean Palestinako ekindako ekimenari erantzuna emateko aukera posibleen artean.
E1 gunean eraikitzeak asentamendu horren eta Jerusamenen artean jarraipena izando luke, hainbat Gobernu saiatu dira hori egiten baina ez du fruiturik eman orain arte, AEBen oposizioaren eta nazioarteko beste faktore batzuen ondorioz.
Bruselak eta Washingtonek Israeli erantzun gogorregia ez ematea eskatu zieten, bake negoziazioak ez zailtzeko.
Israelgo Gobernuak 3.000 etxebizitza berri eraikitzea onartu du Zirjordanian eta Jerusalem Ekialdean, bart Nazio Batuen Erakundeen Batzorde Orokorrak Palestina Estatu behatzailea izendatu ostean, Israelgo komunikabideek jakitera eman dutenez. Isralgo telebistak 10 katearen arabera, 3.000 etxebizitzez gain, Gobernuak milaka etxebizitza berri eraikitzeko baimena eman du Jerusalem Ekialdetik Male Aduminko asentamendu handira (hiriaren ipar-ekialdean, Zirjordaniak okupatutako lurraldearen barruan) biartean. “Israel beste ekintza batzuk pentsatzen ari da dagoeneko, NBEn palestinoen aldebakarreko jarduerari erantzuna emateko”, Gobernuak funtzionario batek azaldu duenez. Yediot Aharonot egunkariaren edizio digitalean irakur daitekeenez, 3.000 etxebizitza eraikitzeko erabakia Gobernuko bederatzi ministro garrantzitsuenek hartu zuten, Nazio Batuetan Palestinaren ekimenari Israelek emango dion erantzuna aztertzeko. Lehengo astean, Estatu Batuek E1 izena emandako gunean eraikuntzarik ez egitea eskatu zioten Israeli, Male Adumineko eta Jerusalemenko asentamenduen artean, Nazio Batuen Erakundean Palestinako ekindako ekimenari erantzuna emateko aukera posibleen artean. E1 gunean eraikitzeak asentamendu horren eta Jerusamenen artean jarraipena izando luke, hainbat Gobernu saiatu dira hori egiten baina ez du fruiturik eman orain arte, AEBen oposizioaren eta nazioarteko beste faktore batzuen ondorioz. Bruselak eta Washingtonek Israeli erantzun gogorregia ez ematea eskatu zieten, bake negoziazioak ez zailtzeko.