Mundua -
'Lagarde zerrenda'
Ustelkeria salatzeagatik kazetari baten atxiloketa agindu dute Grezian
Kostas Vaxevanis kazetariaren aurkako atxiloketa agindua ezarri du Greziako Fiskaltzak ustezko funtzionario ustelen izenak zabaltzea leporatuta.
Erredakzioa
Greziako Fiskaltzak Kostas Vaxevanis kazetariaren aurkako atxiloketa agindua ezarri du, 'Lagarde zerrenda'ren bitartez, ustezko 2.000 langile publiko ustelen izen-abizenak zabaltzea leporatuta, RT webguneak jakitera eman duenez.
Kazetari honen arabera, Finantza Ministerioaren hainbat funtzionariok eta zenbait enpresarik dirua dute ezkutatuta Suitzako hainbat bankuetan.
Kostas Vaxevanisi, 'Hot Doc' kazetaren jabea eta editorea, pribatutasunaren ustezko urraketa leporatu diote. "Ustelak atxilotu beharrean, politikariak egia eta kazetaritza librea ezkutatzen saiatzen dira", azpimarratu du Vaxevanisek elkarrizketa batean.
'Lagarde zerrenda'ren aurrean Greziako Gobernuak ez du neurririk hartu. Zergak ez ordaintzea garrantzi handiko auzia da Grezian. Izan ere, 13.500 milioi euroko doitasun-neurri taldea onartzera doa Parlamentua, greziar gehienek honen aurka egonda ere.
Kazetariaren aurkako akusazio guztiak bertan behera geratzeko kanpaina handia zabaldu da komunikabideetan.