Mundua -

'Barkamen' legea

Berlusconiren kartzela-zigorra urtebetera murriztu du epaileak

Lau urteko kartzela-zigorra ezarri diote; baina, 2006ko 'Barkamen' lege bat oinarri hartuta, urtebetera murriztu du epaileak zigorra. Kartzeletan preso kopurua mugatzea zuen lege horrek helburu.

Berlusconi Mediaset auziagatik epaitu dute Milaneko epaitegietan. Efe.
Berlusconi kartzela | 4 urteko kartzela zigorra Berlusconirentzat
Berlusconi Mediaset auziagatik epaitu dute Milaneko epaitegietan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiaren kartzela-zigorra lau urtetik urtebetera murriztu du Mediaset auziaz arduratzen den Edoardo D'Avossa epaileak.

Berez, lau urteko kartzela-zigorra ezarri dio Milaneko Zigor Epaitegiak Berlusconiri, iruzur fiskalagatik. Baina, 2006an indarrean jarritako 'Barkamen' lege bati esker, urtebetera jaitsi diote zigorra. Kartzeletan preso kopurua mugatzea zuen lege horrek helburu, eta, guztira hiru urtez zigorra murrizteko aukera ematen du.Hiru urteko gaitasungabetzea

Lau urteko kartzela-zigorraz gain, kargu publikoetan egoteko hiru urteko gaitasungabetzea jarri dio Milaneko Zigor Epaitegiak.  'Il Cavaliere'ri AEBetako filmeen eskubideak erostean iruzur fiskala egitea leporatzen zioten, La Repubblicaegunkariaren arabera.

Milaneko epaitegiaren arabera, Berlusconiri leporatutako delituak preskribatu egin du 2002-2003 epeari dagokionez. Fedele Confalonieri Mediaseteko presidentea absolbitu egin dute.

Frank Agrama Mediaseteko zinema-birtekariari ere kartzela-zigorra ezarri dio epaileak, hiru urtekoa, atzerrian telebista eta zine eskubideak erosteko orduan Berlusconiren "kide ezkutua" zela argudiatuta.

Berlusconik eta gainontzeko kondenatuek 10 milioi euro jarri beharko dituzte Estatuko Diru-sarreren Agentzian.

Berlusconi: 'Zigor politikoa, sinesgaitza eta onartezina da'

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak bere kontra ezarritako lau urteko kartzela-zigorra iruzur fiskalagatik zigor politikoa, sinesgaitza eta onartezina dela esan du. Jabe den telebista-kateari egindako adierazpenetan, 76 urte dituen politikoak eta enpresariak esan du aske utziko zutela argi zuela.

"Zigor politikoa, sinesgaitza eta onartezina da. Zalantzarik gabe, epai politikoa da, niri buruz egin diren prozesu judizial asko politikoak izan diren moduan", nabarmendu du Berlusconik, Askatasunaren alderdi kontserbadoreko buruak.

"Badakit ezin dela horrela jarraitu. Zerbait egin beharra dago. Herrialde batean epaien inpartzialtasunen inguruan ezin daitekeenean zalantzatan egon, herrialdea hezigabea, izukaitza, bizitzeko egokia ez dena, demokraziarik gabekoa bilakatzen da. Tristea da, baina horrelakoa da geure herrialdea", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea