Mundua -
Libian
Gadafiren seme gazteena hil da matxinoekin borrokan zegoela
Agintari ohiaren seme gazteena, orain urtebete aita hil zen egun berean hil da.
Erredakzioa
Jamis Gadafi, Muamar Gadafi buruzagi ohiaren seme gazteena, hil da Bani Walid hirian, Libiako hiriburuaren hego-ekialdean, "Libiaren Ezkudua" miliziako zuzendarietako batek berretsi duenez.
Goizean, Bani Walid hirian bertako matxinoekin hasi den borrokan, Tripolitik 90 kilometrora, hil da Jamis.
Libiako Parlamentuko bozeramaileak adierazi duenez, hasieran zauritu egin dute eta geroago, Misratako ospitalera eraman dutenean hil da. Halaber, Gadafiren aldeko beste 22 matxino hil dira eta 200 zauritu dira.
Gadafiren familia
Saif al Arab izan zen hil zuten Gadafiren lehen semea, 2011ko apirilaren 20an, diktadore ohiaren etxearen aurka NATOk egindako bonbardaketa batean.
Urte horretako urriaren 20an, Gadafi hartu eta hil zuten une berean, Mutasim semea ere hartu eta hil zuten.
Mohamed, Aisha eta Hanibal seme-alabak Gadafiren emaztearekin batera Aljerian bizi dira, bertan hartu baitzituzten "arrazoi humanitarioak direla eta".
2001ko irailean, Saadi, futbol jokalari profesionala, Nigerrera joan zen eta egun ez dakite non dagoen.
Seif al Islam, Gadafiren seme zaharrena eta aitaren lekukoa hartzera deituta zegoena, Nigerrera zihoala atxilotu zuten. Egun, Zintan hirian dago bere aurkako prozesua noiz hasiko zain.
Jamis Gadafi, Muamar Gadafi buruzagi ohiaren seme gazteena, hil da Bani Walid hirian, Libiako hiriburuaren hego-ekialdean, "Libiaren Ezkudua" miliziako zuzendarietako batek berretsi duenez.Goizean, Bani Walid hirian bertako matxinoekin hasi den borrokan, Tripolitik 90 kilometrora, hil da Jamis.Libiako Parlamentuko bozeramaileak adierazi duenez, hasieran zauritu egin dute eta geroago, Misratako ospitalera eraman dutenean hil da. Halaber, Gadafiren aldeko beste 22 matxino hil dira eta 200 zauritu dira.Gadafiren familiaSaif al Arab izan zen hil zuten Gadafiren lehen semea, 2011ko apirilaren 20an, diktadore ohiaren etxearen aurka NATOk egindako bonbardaketa batean.Urte horretako urriaren 20an, Gadafi hartu eta hil zuten une berean, Mutasim semea ere hartu eta hil zuten.Mohamed, Aisha eta Hanibal seme-alabak Gadafiren emaztearekin batera Aljerian bizi dira, bertan hartu baitzituzten "arrazoi humanitarioak direla eta".2001ko irailean, Saadi, futbol jokalari profesionala, Nigerrera joan zen eta egun ez dakite non dagoen.Seif al Islam, Gadafiren seme zaharrena eta aitaren lekukoa hartzera deituta zegoena, Nigerrera zihoala atxilotu zuten. Egun, Zintan hirian dago bere aurkako prozesua noiz hasiko zain.