Mundua -
Urteurrena
Gadafi hil eta urtebetera Libiak kaosetik atera nahian jarraitzen du
Gobernua Konstituzio berri bat idazten ari da, baina milizien arteko liskarrak nagusi dira oraindik.
Erredakzioa
Muamar Gadafi hil eta urtebetera, Libiak batasuna eta egonkortasuna mantentzeko lanetan jarraitzen du, autonomia gehiago aldarrikatzen duten eskualdeen eta Estatuko segurtasun indarren parte izan nahi ez duten gerrillen arteko liskarren artean.
Iraultza berdearen buruzagia 2011ko urriaren 20an hil zen, Sirte hiritik ihes egiten saiatzen ari zela matxinoek hartu eta gero.Urte hasieratik zigortu zituen matxinoek lurretik arrastaka odoletan zeramatela erakusten zuten irudiek munduari buelta eman zieten. Afrika iparraldeko eta Ekialde Hurbileko iraultzek kutsatuta, Gobernuaren aurkako protestek Libian eragindako kaosaren adierazgarri izan ziren.
Protestak bonbardaketekin isilarazi nahi izan zituen Gadafik, eta mertzenarioei ordainduta, buruzagiaren aldeko tropek oposizioa itoaraziz joan ziren uda aurretik Bengasi hirira iristen ziren bitartean (protesten erdigunea).
Libiako liderra mendebaldeko herrialdeen etsai bilakatu zen eta dagoeneko ez zuten bazkidetzat hartzen. Aurretik, nazioarteko terrorismoari laguntzeagatik baztertu zuten, baina 2003an barkamena eskatu zuen eta Nazio Batuak zigorrak gutxitu zizkion. Mendebaldeko herrialdeak berriz ere tratuak egiteko prest azaldu ziren.
Azkenean, 42 urte geroago, boteretik bota zuten. Orduan, Trantsizio Kontseilu Nazionalak hartu zuen herrialdea gidatzeko lana.
Urtebete geroago, milizien eta tribuen arteko liskarrek bizirik jarraitzen dute eta herrialdeko muturreko elementuak areagotzen ari dira. Hala ere, petrolioaren industria indarrean jartzeko esfortzuak egiten ari da Gobernua, Libia berriaren garapen bidea irekitzeko inbertsioak erakartzen saiatzen den bitartean.
Muamar Gadafi hil eta urtebetera, Libiak batasuna eta egonkortasuna mantentzeko lanetan jarraitzen du, autonomia gehiago aldarrikatzen duten eskualdeen eta Estatuko segurtasun indarren parte izan nahi ez duten gerrillen arteko liskarren artean. Iraultza berdearen buruzagia 2011ko urriaren 20an hil zen, Sirte hiritik ihes egiten saiatzen ari zela matxinoek hartu eta gero. Urte hasieratik zigortu zituen matxinoek lurretik arrastaka odoletan zeramatela erakusten zuten irudiek munduari buelta eman zieten. Afrika iparraldeko eta Ekialde Hurbileko iraultzek kutsatuta, Gobernuaren aurkako protestek Libian eragindako kaosaren adierazgarri izan ziren.Protestak bonbardaketekin isilarazi nahi izan zituen Gadafik, eta mertzenarioei ordainduta, buruzagiaren aldeko tropek oposizioa itoaraziz joan ziren uda aurretik Bengasi hirira iristen ziren bitartean (protesten erdigunea).Libiako liderra mendebaldeko herrialdeen etsai bilakatu zen eta dagoeneko ez zuten bazkidetzat hartzen. Aurretik, nazioarteko terrorismoari laguntzeagatik baztertu zuten, baina 2003an barkamena eskatu zuen eta Nazio Batuak zigorrak gutxitu zizkion. Mendebaldeko herrialdeak berriz ere tratuak egiteko prest azaldu ziren. Azkenean, 42 urte geroago, boteretik bota zuten. Orduan, Trantsizio Kontseilu Nazionalak hartu zuen herrialdea gidatzeko lana.Urtebete geroago, milizien eta tribuen arteko liskarrek bizirik jarraitzen dute eta herrialdeko muturreko elementuak areagotzen ari dira. Hala ere, petrolioaren industria indarrean jartzeko esfortzuak egiten ari da Gobernua, Libia berriaren garapen bidea irekitzeko inbertsioak erakartzen saiatzen den bitartean.