Mundua -

Payaren heriotza

Angel Carromero espainiarraren aurkako epaiketa hasi da Kuban

Kubako Fiskaltzak 7 urteko kartzela zigorra eskatuko du harentzat, eta defentsa abokatuak, berriz, absoluzioa eta aske geratzea.

Angel Carromeroren aurkako epaiketa Kubako Bayamo hiriko epaitegian. Argazkia: EFE
Angel Carromeroren aurkako epaiketa Kubako Bayamo hiriko epaitegian.
Angel Carromeroren aurkako epaiketa Kubako Bayamo hiriko epaitegian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Carromero espainiar gaztearen aurkako epaiketa hasi da ostiral honetan Kubako Bayamo hirian. Arduragabekeriagatik eragindako hilketa egozten dio epaileak, Oswaldo Paya eta Harold Cepero disidente kubatarren heriotza eragiteagatik.

Kuban 09:10 zirenean hasi da epaiketa, eta irekia izango da auzitegiak hala erabakita. 30 pertsona inguru bertaratu dira epaitegira, horien artean, Angel Carromero, abokatuak, fiskalak eta lekukoak. Halaber, Espainiak Kuban duen Tomas Rodriguez Pantoja kontsula ere epaiketara gerturatu da.

Kubako Fiskaltzak 7 urteko kartzela zigorra eskatuko du Angel Carromero Madrilgo Alderdi Popularreko Belaunaldi Berrien buruzagiarentzat. Defentsa abokatuak bestalde absoluzioa eta aske geratzea eskatuko du.

Angel Carromerok auto istripua izan zuen uztailaren 22an Las Tunas eta Bayamo hiriak elkartzen dituen errepideko 724. kilometroan. Harekin autoan zihoazen Oswaldo Paya eta Harold Cepero, eta istripuaren ondorioz hil ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea