Mundua -

AEB

Lau pertsona hil eta dozenaka zauritu dira Alabaman izandako tiroketa batean

Poliziak adierazi duenez, "hainbat tiratzailek" pertsona talde baten kontra tiro egin dute Birmingham hirian. Jazoeraren nondik norakoak argitzen ari dira oraindik. Litekeena da hildako gehiago egotea.

AEBko Birmingham hirian (Alabama) jazo da tiroketa masiboa. Argazkia: EITB MEDIA
AEBko Birmingham hirian (Alabama) jazo da tiroketa masiboa. Argazkia: EITB MEDIA
AEBko Birmingham hirian (Alabama) jazo da tiroketa masiboa. Argazkia: EITB MEDIA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez lau pertsona hil eta dozenaka zauritu dira larunbat iluntzean AEBko Birmingham hirian (Alabama) izandako tiroketa batean. Jazoeraren nondik norakoak argitzen ari dira oraindik.

X sare sozialean Birminghameko Poliziak baieztatu duenez, "pertsona ugari tirokatu dituzte, eta litekeena da hildako gehiago egotea". Geroago, Truman Fitzgerald tokiko Poliziako kideak adierazi du "hainbat tiratzailek" pertsona talde baten kontra tiro egin dutela 23:00ak aldera, eta gutxienez lau pertsona hil direla.

"Ehunka zauritu daude", CNN telebista-kateak jasotako adierazpenen arabera. "Horietatik lau, gutxienez, hilzorian daude", gaineratu dute.

Ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko. Momentuz ez dute inor atxilotu. "Behar den guztia egingo dugu gure jendeari eraso dioten erantzuleak identifikatzeko eta atxilotzeko", azpimarratu du.

403 tiroketa masibo izan dira aurten AEBn, Gun Violence Archive taldearen arabera. Tiroketa masibotzat hartzeko, gutxienez lau hildako izan behar dira, erasotzailea zenbatu gabe.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Delituak Eguneko albisteak Albisteak