Mundua -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Palestinaren aitortza, hauteskunde eztabaida ETB1en, eta hilketa Getxon

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Palestina estatu gisa aitortu duten herrialdeak. Mapa: EiTB Media
Palestina estatu gisa aitortu duten herrialdeak
Palestina estatu gisa aitortu duten herrialdeak. Mapa: EiTB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 28an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Palestinaren aitortza: Iragarpena egin eta sei egunera, Espainiako, Irlandako eta Norvegiako Gobernuek gaur aitortuko dute Estatu palestinarra ofizialki. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak Moncloan egingo du agerraldia, 08:30ean, eta bertan Palestinako Estatuaren inguruko adierazpen instituzionala egingo du. Bi estaturen konponbideari bultzada emateko hartutako erabakia izan dela defendatu dute, hori delako beraien ustez, Israel eta Palestina bakean bizi ahal izateko modu bakarra. Finlandia eta Eslovenia izan daitezke pausoa ematen hurrengoak.

- Hauteskunde eztabaida ETB1en: Gaur, Europako Parlamenturako hauteskundeen lehen debatea eskainiko du EITBk, 22:00etatik aurrera, zuzenean, ETB1en, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en. Odei Esnaola kazetariak gidatuta, euskal alderdi eta koalizioen ordezkari hauek hartuko dute parte: Oihane Agirregoitia (EAJ), Pernando Barrena (EH Bildu), Maider Lainez (PSOE), Andeka Larrea (Sumar), Carlos Iturgaiz (PP) eta Miren Echeveste (Podemos).

- Hilketa Getxon: Getxon elkarretaratze isila egingo dute, gaur arratsaldean, Juan Felipe Garcia 23 urteko gaztearen hilketa salatu eta familiari babesa helarazteko. Ekitaldia  19:00etan hasiko da Algortako Satistegi plazan. Udalak eskatu du gertaturikoa ez erabiltzeko "pertsona migratzaileak etiketatzeko eta estigmatizatzeko". Azken orduetan, Bizkaiko Adingabeen Fiskaltzak gezurtatu egin du sareetan atxilotuen jatorriari buruz dabilen informazioa eta jakinarazi du atxilotuak ez direla bakarrik dauden migrante adingabeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea EAJ-PNV Europar Batasuna Getxo albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Europako Parlamenturako Hauteskundeak 2024 Espainiako Gobernua albisteak Espainia gaur Pedro Sánchez albisteak Gazako Zerrenda EH Bildu PSE-EE berriak Euskadiko PP berriak Eguneko albisteak Albisteak Israel albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak Zer gertatzen ari da gaur Palestinan? Norvegia Irlanda albisteak Hauteskundeak Giza hilketak Europarlamentuari buruzko azken albisteak Sumar Mugimendua Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?