Mundua -
Titular nagusiak
Albiste izango dira: AIren urteroko txostena, kontrol saioa Kongresuan eta San Prudentzioko pregoia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Amnistia Internazionalaren urteroko txostena: Amnistia Internazionalak "Giza eskubideen egoera munduan" izeneko txostenean gaur egungo egoera geopolitikoa aztertu du. Gobernuz kanpoko erakundeak ohartarazi du gatazka belikoen gorakadak eta nazioarteko zuzenbidearen gainbeherak "ondorio izugarriak" izan dituztela dagoeneko, eta horiei adimen artifizialaren aurrerapen "azkarrak" gehitu behar zaizkiela.
- Kontrol saioa Diputatuen Kongresuan: Espainiako Gobernuaren kontrol saioa dute gaur Diputatuen Kongresuan, 09:00etatik aurrera. Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak, Felix Bolaños Justizia ministroak, Yolanda Diaz bigarren presidenteorde eta Lan ministroak eta Jose Manuel Albares Atzerri ministroak talde politikoen galderei erantzun beharko diete.
- San Prudentzio jaietako pregoia: San Prudentzio eguna igandean, apirilak 28, bada ere, gaur egingo da San Prudentzio eta Estibalizko Gure Amaren jaietako pregoia. 20:00etan hasiko da Gasteizko Probintzia plazan eta Teresa Ibañez Axpe aktoreak irakurriko du aurtengo pregoia. Radio Vitoriak saio berezia egingo du pregoia zuzenean eta bertatik bertara eskaintzeko.