Mundua -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, Urriko Azken Astelehena Gernikan eta urriko KPI datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 30, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Israel-Hamas gerra: Tedros Adhanom Ghebreyesus Munduko Osasun Erakundeko (MOE) zuzendari nagusia kezkatuta agertu da Israelek Gazako ospitale bat ebakuatzeko agindua eman baitu, antza, eta adierazi du ezinezkoa izango dela agindu hori betetzea "gaixoen bizitza arriskuan jarri gabe".
-Urriko Azken Astelehena Gernikan: Gernikako Azken Asteleheneko azoka izango da astelehen honetan, eta 307 postu bilduko ditu aurtengoan. Euskal Herriko nekazaritza azoka garrantzitsuenetakoak milaka eta milaka pertsona erakarriko ditu aurten ere. Horregatik, Udalak garraio publikoz, autobusez nahiz trenez, joateko deia egin du.
-Urriko KPIa: Estatistika Institutu Nazionalak urriko KPI datua aurreratuko du, irailean inflazioaren urte arteko igoera % 3,5ekoa izan zelako, alegia, hilabete lehenagokoa bederatzi puntuan gainditu zuelako, argindarraren eta erregaien prezioen igoeragatik.