Mundua -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, langabezia datuak eta interes tasak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Israel-Hamas gerra: Israelgo Armada tankeekin sartu da Gazako Zerrendara bart gauean, palestinarrei eraso egiteko, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak lurreko erasoaldiak hasteko asmoa dutela esan eta egun batera.
-Langabezia datuak: Estatistika Institutu Nazionalak gaur argitaratuko ditu Biztanleria Aktiboaren Inkestaren hirugarren hiruhilekoko emaitzak. Bigarren hiruhilekoan, 603.900 pertsona gutxiago zeuden lanik gabe, zerbitzuen sektoreak izandako susperraldiaren ondotik. Estreinakoz, 21 milioi langiletik gora zenbatu zituzten Estatuan.
-Interes tasak: Europako Banku Zentralak bilera du Atenasen, eta, aurreikusi dutenez, % 4,5ean utziko dituzte interes tasak, nahiz eta Ekialde Hurbileko gerrak energiaren prezioa igotzea eragin duen.