Mundua -

GERRA GAZAN

Israelgo Defentsa ministroa: "Hurrengo pausoa lurretik, itsasotik eta airetik egingo dugun operazioa da"

Israelgo hegoaldean dagoen Ashdod itsas basea bisitatu du Yoav Gallantek, eta prest egoteko esan die soldaduei, "operazioa laster iritsiko baita".

Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroa. Argazkia: EFE
Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroa. Argazkia: EFE
Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak iragarri du Armada Gazan egingo duten "hurrengo faserako" prestatzen ari dela, "lurretik, itsasotik eta airetik egingo den operazio"rako, hain zuzen ere.

Ashdodeko itsas base militarra bisitatu du Gallantek, Israel hegoaldean. Itsas operazioen egoera ikuskatu du bertan, eta kostaldean zehar ibili da David Saar Salama Armadako almiranteordearekin batera.

Ondorengo mezua eman die soldaduei:  "Jarrai ezazue prestatzen, laster iritsiko da eta hurrengo operazioa. Ondorengo pausoa emateko prestatzen ari gara, lurretik, itsasotik eta airetik egingo den operazio multilaterala egiteko", hain zuzen ere. Helburua, Hamasekin amaitzea, urriaren 7an Israelen hainbat eraso egin eta 1.400 pertsona hil eta 212 bahitu eta gero.

Egun hartan hasitako bonbardaketen ondorioz, berriz, jada 5.000 pertsona hil dituzte Gazako Zerrendan eta 15.000 zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila gaur