Mundua -
Israel-Hamas gerra
Israeli "defendatzeko" eskubidea aitortu dio EBk, "nazioarteko zuzenbide humanitarioa" errespetatuz
EBren "ahalik eta gogorren" gaitzetsi ditu Hamas eta bere "eraso terrorista basati eta bereizi gabeak".
Agentziak | EITB Media
Kontseilu Europarrak Israelek "bere burua defendatzeko" eskubidea duela onartu du, "nazioarteko zuzenbide humanitarioa" errespetatuz eta "zibil guztien babesa bermatuz".
Europar Batasuneko Estatuetako buruzagiek jarrera bateratua adostu dute Ekialde Hurbileko gatazkaren aurrean, asteartean egingo duten ezohiko goi-bileraren aurretik.
Halaber, "Hamas eta Israel osoan egin dituen eraso terrorista basati eta bereizi gabeak gaitzetsi" ditu, eta "sakonki" deitoratu ditu hilketak.
EBk, gainera, "premiazko" laguntza humanitarioaren garrantzia azpimarratu du, eta Gazako zibilei laguntzen jarraitzeko prest daudela esan du, bere kideekin koordinatuta, "erakunde terroristek laguntza horretaz baliatzen ez direla bermatuz". "Funtsezkoa da eskualdeko eskalada saihestea", gaineratu dute.
Azkenik, EBko buruzagiek "bi Estaturen konponbidean oinarritutako bake iraunkor eta jasangarriarekin" konprometituta jarraitzen dute.