Mundua -
Aberriratu ostean
Mundu Bat erakundeko kooperanteak Tindufera itzuliko dira abuztuan
Fronte Polisarioaren Espainiako ordezkariak ustezko mehatxuari buruzko informazioa eeskatu dio Gobernuari eta "beharrezko neurriak" hartuko dituztela adierazi du.
Erredakzioa
Iñaki Markiegi Mundu Bat gobernuz kanpoko erakundeko presidenteak azaldu duenez, erakunde horretako hamar kooperante Tindufera (Argelia) itzuliko dira abuztuaren 10ean.
Markiegik errefuxiatuen kanpalekuetan hainbat proiektu martxan dituztela azaldu du, horietako bat Europako Batasunarekin elkarlanean, eta bertan lan egiten jarrituko dutela iragarri du.
Argitu drenaren arabera, Gobernuaren erabakiak ez die eragin, kooperanteek egun hauetan Espainiara oporretan etortzeko asmoa zutelako.
Mariano Rajoyren Gobernuak aberriratzea justifikatzeko eman dituen argudioei buruz, Gobernuak "segurtasun falta" areagotuko delako "zantzuak" ditu, baita terroristek atzerritarrei eraso egiteko asmoa duela ere esatea "harrigarria" dela esan du Markiegik.
Erakundeko presidenteak azaldu duenez, "argi" dago gune horretan segurtasun gabeziak daudela, baina Tinduf ez da gatazkan dauden beste herrialde batzuk baino "arriskutsuagoa".
Fronte Polisarioak eta Argeliak seguratsun neurriak areagotu dituztela azaldu du Markiegik eta kooperanteek ere segurtasun neurriak izaten dituztela esan du. Hori dela eta, aberriratzeko premia hori ulertzu ez duela esan du.
Horrez gain, Gobernuak azalpenik eman ez diela esan du eta bihar izan daitekeen Kanpo Arazoetako Ministerioarekin bilera bat eskatu dutela iragarri du, baina oraindik ez dituzte deitu.
Fronte Polisarioaren erantzuna
Bucharaya Beyun Fronte Polisarioaren Espainiako ordezkariak Tindufeko kanpalekuetako kooperanteen aurkako ustezko mehatxuari buruz duen informazioa emateko eskatu dio Gobernuari "behar diren neurriak hartzeko".
Horrez gain, "urrian, Ainhoa Fernandez, Enric Gonyalons eta Rosella Urdu kooperanteak bahitu zituztenetik, behar izan diren neurriak hartu ditugu", azaldu du Beyunek. Hala ere, ordezkariaren hitzetan, "hobetu behar badugu, hobetuko dugu, baina horretarako beste batzuek duten informazioa behar dugu".