Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Proud Boys taldeko bi kide 17 eta 15 urteko kartzela zigorrera kondenatu dituzte, Kapitolioko oldarraldiagatik

Zigorrik altuena, 17 urtekoa, Joe Biggsek jaso du; Zachary Rehl, aldiz, 15 urtera zigortu dute.

Kapitolioko oldarraldia 2021eko urtarrilaren 6an. Artxiboko argazkia: EFE
Kapitolioko oldarraldia 2021eko urtarrilaren 6an
Kapitolioko oldarraldia 2021eko urtarrilaren 6an. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Proud Boys AEBko eskuin muturreko taldeko bi kide 17 eta 15 urteko kartzela zigorrera kondenatu dituzte, 2021eko urtarrilaren 6ko Kapitolioko oldarraldian izan zuten parte hartzeagatik.

Bietan zigorrik altuena, 17 urtekoa, Joe Biggs buruzagiak jaso du, sedizio konspirazioagatik. Fiskaltzak 33 urteko zigor eskaera egin zuen ia hilabete iraun duen epaiketaren hasieran. Akusatuak barkamena eskatu zuen epaiketan, eta ez dela terrorista nabarmendu zuen.

Bestalde, epaileak 15 urteko kartzela zigorra ezarri dio Zachary Rehl Proud Boys taldeko kideari. Fiskalak 30 urteko kartzela zigorra eskatu zuen horrentzat.

Zachary Rehl, Joe Biggs, Ethan Nordean eta Enrique Tarrio, Proud Boys taldeko liderra, maiatzean errudun jo zuten sedizio konspirazioa egotzita egin zieten epaiketan. Halaber, gaur eta datorren asteartean jakinaraziko dira Nordean eta Tarrioren aurkako zigorrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Donald Trump albisteak