Mundua -

Errusia

Wagner Taldeko zenbait mertzenariok Errusiako Armadarekin bat egitea onartu dute

Vladimir Putin Errusiako presidenteak "armak eskuan izanda herrialdean zerbitzua eskaintzen jarraitzeko" proposamena egin zien Errusia defendatu nahi duten Wagner Taldeko mertzenarioei.

Wagner Taldeak ekainean abian jarri zuen matxinada. Artxiboko argazkia: EFE
Wagner Taldeak ekainean abian jarri zuen matxinada. Artxiboko argazkia: EFE
Wagner Taldeak ekainean abian jarri zuen matxinada. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Viatxeslav Volodin Duma edo  igande honetan adierazi duenez, joan den asteburuan matxinada armatuan parte hartu zuten Wagner Taldeko zenbait mertzenariok Errusiako Armadarekin bat egitea onartu dute, "herrialdea zerbitzatzen jarraituz".

Vladimir Putin Errusiako presidenteak "armak eskuan izanda herrialdean zerbitzua eskaintzen jarraitzeko" proposamena egin zien Errusia defendatu nahi duten Wagner Taldeko mertzenarioei. Volodinek gaur bertan azpimarratu duenez, "askok aukera hori onartu dute".

Errusiako Parlamentuko behe ganberako presidenteak nabarmendu duenez, ekainaren 23an eta 24an, herrialde horretako boterea kolokan jarri zuen krisi larri baten ondoren, Wagner mertzenario errusiarren taldeko buru Yevyeni Prigozhinek atzera egin eta bere borrokalariak kanpamenduetara itzultzeko akordioa lortu zuten bi aldeek, Moskura hurbiltzen ari zirenean. Volodinen arabera, "presidenteak (Putinek) agerian utzi zuen gizarte zibilean eta militarrean duen ospe handia".

Bere iritziz, "Putin onik atera zen oso egoera zail batetik, posizio sendoagoekin, herrialdean bertan zein nazioartean". 1917an eta 1991n Putin bezalako jendea egon izan balitz, "ez zen iraultzarik izango eta ez zen Sobietar Batasuna desintegratuko", azpimarratu du Errusiako Parlamentuko behe ganberako presidenteak.

Errusiako presidenteak haien aurkako zigor-kasuari karpetazoa emango ziotela agindu ondoren erabaki zuten Wagner Taldeko kideek matxinada bertan behera uztea. Halaber, Bilozhinek Bielorrusiara alde egingo zuela eta mertzenarioak etxera itzuli edo Indar Armatuetan formalki sartu ahal izango zirela ziurtatu zuen Putinek.

Matxinada horren helburua Sergei Shoigu Defentsa ministroa eta Valeri Gerasimov Errusiako Indar Armatuen Estatu Nagusiko burua kargutik kentzea zen. Dena dela, Prigozhinek ez zuen bere asmoa lortu. Duela hilabete batzuetatik hona, Errusiako indarren artean izandako baja kopuru handiaren erantzule egiten ditu.

Rebelión que protagonizó el Grupo Wagner,. Foto de archivo: EFE

Rebelión que protagonizó el Grupo Wagner,. Foto de archivo: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra