Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Bi hildako eta 28 zauritu, horietako hiru egoera kritikoan, Baltimoren izandako tiroketa batean

Segurtasun indarrek tiroketa horren susmagarria identifikatu dute jada; tokitik ihes egitea lortu duen gizonezko bat, Richard Worley polizia-komisarioak azaldu duenez. Lekuko batek 20 eta 30 tiro artean entzun ditu.

Baltimoreko Poliziaren patruila bat. Artxiboko argazkia: @BaltimorePolice
Baltimoreko Poliziaren patruila bat. Artxiboko argazkia: @BaltimorePolice
Baltimoreko Poliziaren patruila bat. Artxiboko argazkia: @BaltimorePolice

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil eta 28 zauritu dituzte igande honetan Baltimoren (Ameriketako Estatu Batuak) izandako tiroketa batean. Hain zuzen ere, Brooklyn Homes auzoan egiten ari ziren bilera jendetsu batean izandako "tiroketa masiboari" erantzuteko segurtasun dispositibo berezi bat abiatu du Poliziak.

Segurtasun indarrek tiroketa horren susmagarria identifikatu dute jada; tokitik ihes egitea lortu duen gizonezko bat, Richard Worley polizia-komisarioak kazetarien aurrean egindako agerraldian azaldu duenez.

Lekuko batek 20 eta 30 tiro inguru entzun dituela esan du.

Inguruko ospitaleetara eraman dituzte 28 zaurituak eta horietako hiru egoera kritikoan daude.

Baltimoreko poliziak egile edo egileen bila jarraitzen du eta aurkitzeko, laguntza eskatu die herritarrei.

Gertakarien lekuan izandako prentsaurrekoan, Baltimoreko alkate Brandon Scott demokratak esan du ez duela etsiko errudunak aurkitu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak Krimenak azken ordukoa