Mundua -
Ekimena
Palestinak Estatu begiralearen maila eskatuko du NBEetan
Egun duen maila gainditzea lortuko luke eta Vaticanoaren parean edo 2002a arte Suitzak izandako maila berean jarriko luke, eta, ondorioz, NBEetako zenbait a gentzien ateak irekita izango lituzke.
Erredakzioa
Palestinak NBEetan sartzeko beste saio bat egingo du. Iragarpen ofiziala Mahmud Abas Palestinako presidenteak berak egingo du uztailaren 22an, Arabiar Ligak Dohan egingo duen bileran. Oraingo honetan, Estatu begiralearen maila izatea eskatuko dute palestinarrek, Saeb Erekat Palestinako presidentearen aholkulariak adierazi duenez.
Palestinarrek Asanblea Nagusira joko dute estatus berria aldarrikatzeko, eta litekeena da eskaera hori onartzea, nahiz eta iragan irailean eskubide osoko kidea izatea eskatu eta Segurtasun Kontseiluak eskaera atzera bota zuen.
Abasek eskaera berria Nazio Batuetan aurkezteko data zehaztu dezala eskatu dio Arabiarren Ligari.
Vaticanoaren maila beraAsanblea Nagusian, Palestinak Estatu begiralearen maila izango luke, Vaticanok duen bera, edo Suitzak 2002a arte izan zuen bera. Maila horrek NBEetako zenbait agentzien ateak irekiko lizkieke palestinarrei.
Egun begirale iraunkorraren estatusa du, eta Asanblea Nagusiko bileretan eta lanetan begirale gisa parte hartzeko baimena du, baita misio iraunkorra eta enbaxadorea izateko ere.