Mundua -

Palestinako presidente ohia

Arafat pozoinduta hil zen, Palestinako medikuen arabera

Ikerketa egiten ari den mediku taldeak dio txostenetan ezin izan zutela Arafaten heriotza zerk eragin zuen zehaztu, baina frogek agerian uzten dutela substantzia toxiko baten ondorioz hil zela.

Yaser Arafat Palestinako presidente ohia. Argazkia: Efe
Yaser Arafat Palestinako presidente ohia.
Yaser Arafat Palestinako presidente ohia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yaser Arafat Palestinako presidente ohiaren heriotza ikertzen ari den mediku taldearen buruak, Abdula al Bashir jordaniarrak, dio buruzagi palestinar ohiaren heriotza pozoi ezezagun batek eragin zuela.

Al Bashirrek Zisjordaniara iritsi denean emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, medikuen txostenetan ez ziren Arafaten heriotza zerk eragin zuen zehazteko gai izan, baina frogek agerian uzten omen dute substantzia toxiko ezezagun baten ondorioz hil zela.

Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak heriotzaren inguruko informazio guztia aztertzeko eta adituei laguntza eskatzeko deia egin dio Arafaten gaixotasuna eta heriotza ikertzen ari den mediku taldeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea