Mundua -

Frantzia

Hilketa saiakera eta armarekin egindako matxinada delituak egotzi dizkiote Annecyko erasotzaileari

Joan den ostegunean haur-parke batean lau ume eta bi heldu arma zuriz eraso egin zituen gizonezkoak behin-behineko espetxealdian jarraituko du. Siriar jatorrikoa da, baina arrazoi terroristengatik erasoa egin izana baztertu dute.

Annecyko udalerri frantziarrean jazo zen erasoa. Argazkia: EFE
Annecyko udalerri frantziarrean jazo zen erasoa. Argazkia: EFE
Annecyko udalerri frantziarrean jazo zen erasoa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Line Bonnet-Mathi Annecyko fiskalak larunbat honetan iragarri duenez, haur-parke batean lau ume eta bi heldu arma zuriz eraso egin zituen gizonezkoari bi delitu egotziko dizkiote, hala nola, hilketa saiakera eta armarekin matxinada. Siriar jatorrikoa da ustezko erasotzailea, baina arrazoi terroristengatik erasoa egin izana baztertu dute.

Fiskalak jakitera eman duenez, osteguneko erasoan zauritako lagunak, guztiak, onik daude. "Bakar batek ere ez du hiltzeko arriskurik", azpimarratu du.

Bestalde, fiskalak berak azaldu duenez, instrukziozko epaileen aurrean deklaratzeari uko egin dio atxilotuak, eta askatasun eta atxilotze epailearen esku utzi dute dagoeneko, poliziapean egoteko gehienezko epea bukatuta.

Bien bitartean, erasoaren tokia bisitatzen jarraitu dute auzokideek, eta biktimei omenaldia egiteko lekua bihurtu dute, lore, babes mezuak, panpinak eta puxikak jarrita.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Delituak Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Umeak