Mundua -

Gadafiren erregimena bukatuta

Istilu ugari Libiako lehen hauteskunde libreetan

Hauteskundeen kontrako manifestazio batean parte hartzen ari zen gizon bat tiroz hil dute Ajdabiya izeneko herrian, Libiako ekialdean.

Libiako lehen ministroa, botoa eman ostean. Efe.
Libiako lehen ministroa, botoa eman ostean. Efe.
Libiako lehen ministroa, botoa eman ostean. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libiako biztanleek hauteskunde libreak egin dituzte lehen aldiz Batzorde Nazional Nagusia aukeratzeko. Jardunaldi osoan istiluak izan dira eta horien ondorioz botoa emateko oztopoak izan dira zenbait hauteslekutan, Libiako ekialdean, batez ere.

Hauteslekuak 22:00ean itxi dituzte, eta ordubete lehenago, Nuri al Abar Hauteskunde Batzorde Goreneko presidenteak datu batzuk iragarri ditu: 18:00etarako 2,8 milioi hautesleetik 1,2 miloik eman dute botoa, % 42ko parte-hartzea gaindituta.

Momentuz, Libiako agintariek ez dute argitu lehen emaitza ofizialak noiz iragarriko dituzten.

Manifestari bat hil duteHauteskundeen kontrako manifestazio batean parte hartzen ari zen gizon bat tiroz hil dute Ajdabiya izeneko herrian, Libiako ekialdean. Hildakoa hautesleku batean lapurretan ari zen, segurtasun indarren bozeramaile baten arabera.

Bozeramaile horrek telefonoz aditzera eman duenez, manifestariaren heriotza hauteskundeen aldekoen eta kontrakoen arteko tiroketaren ondorioz gertatu da.

Nazio Batuen oniritziaIan Martin Nazio Batuen Elkarteko begiralea gustura agertu da hauteskundeak nola joan diren ikusita.

Martinek istiluak izan direla onartu du, baina, bere iritziz, ez dira larriak izan.

Libiako biztanleek hauteskunde libreak egin dituzte lehen aldiz Batzorde Nazional Nagusia aukeratzeko. Jardunaldi osoan istiluak izan dira eta horien ondorioz botoa emateko oztopoak izan dira zenbait hauteslekutan, Libiako ekialdean, batez ere. Hauteslekuak 22:00ean itxi dituzte, eta ordubete lehenago, Nuri al Abar Hauteskunde Batzorde Goreneko presidenteak datu batzuk iragarri ditu: 18:00etarako 2,8 milioi hautesleetik 1,2 miloik eman dute botoa, % 42ko parte-hartzea gaindituta. Momentuz, Libiako agintariek ez dute argitu lehen emaitza ofizialak noiz iragarriko dituzten. Manifestari bat hil duteHauteskundeen kontrako manifestazio batean parte hartzen ari zen gizon bat tiroz hil dute Ajdabiya izeneko herrian, Libiako ekialdean. Hildakoa hautesleku batean lapurretan ari zen, segurtasun indarren bozeramaile baten arabera.Bozeramaile horrek telefonoz aditzera eman duenez, manifestariaren heriotza hauteskundeen aldekoen eta kontrakoen arteko tiroketaren ondorioz gertatu da. Nazio Batuen oniritziaIan Martin Nazio Batuen Elkarteko begiralea gustura agertu da hauteskundeak nola joan diren ikusita.Martinek istiluak izan direla onartu du, baina, bere iritziz, ez dira larriak izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Gaurko albiste garrantzitsuak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Hauteskundeak gaur Zer gertatzen ari da Libian?