Mundua -
Narkotrafikoa
FARCek kokaina trafikatzeko erabiliko zituen hiru urpeko ontzi konfiskatu dituzte Kolonbian
Kolonbiako Indar Armatuek konfiskatutako ontziak lau eta sei tona kokaina klorhidrato inguru garraiatzeko eginak ziren.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (FARC) kokaina trafikatzeko egindako hiru urpeko ontzi konfiskatu dituztela jakinarazi dute Kolonbiako Indar Armatuek. Antza denez, lau eta sei tona kokaina klorhidrato inguru garraiatzeko eginak ziren.
Zehazki, Kolonbiako Ozeano Bareko Nariño departamenduan lan egiten duten FARCen disidentzietako "Segunda Marquetalia" eta "Comando Coordinador de Occidente" taldeak dira ontzien jabeak.
Agintariek jakinarazi dutenez, itsaspekoak berehala erabiltzeko prest ziren: "Operazio militarrak 4. Itsas Infanteriako Brigadako tropek burutu dituzte La Tola, Tumaco eta Mosquera udalerrietako landa-eremuetan, eta bertan aurkitutako 23 metro inguruko luzera duten hiru urpeko ontziak erabat prest ziren kokaina klorhidratoa kanpoaldera eramateko, han merkaturatuko baitzuten".