Mundua -
LURRIKARA
5,4ko lurrikara batek Kolonbia iparraldea astindu du
Epizentroa Floridablancatik 38 kilometrora izan du, 158 kilometroko sakoneran.
EITB MEDIA
5,4ko indarra izan duen lurrikara batek Kolonbia iparraldea astindu du, EMSC Europa eta Mediterraneoko Sismologia Zentroak jakinarazi duenez.
Epizentroa Floridablancatik 38 kilometrora izan du, 158 kilometroko sakoneran.
Astindua bertan 04:18ak zirenean (10:18 Euskal Herrian) gertatu da.
Oraingoz, bertako agintariek ez dute zaurituen edo kalte materialen inguruko informaziorik eman.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea