Mundua -
ISTRIPUA
16 lagun zauritu dira Frantzian, horietako lau oso larri, eskola-autobus batek izandako istripuan
46 pertsona zihoazen autobusean, 6 heldu eta 40 haur, istripua izan dutenean. Alpe Garaietako kanpamendu batetik zetozen, autobusa errepidetik irtean eta sei metrotik ibai batera erori denean.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gutxienez 16 pertsona zauritu dira Isère departamenduan, Frantziako hego-ekialdean, gaur goizean eskola-autobus batek izan duen istripuan, Prefekturak jakitera eman duenez. Ezbeharra Corps hiriaren parean izan da.
Autobusak 46 pertsona zeramatzan (sei heldu eta 40 haur), eta Alpe Garaietako udaleku batetik zetorrela, errepidetik irten eta sei metroko altueratik ibai batera erori da oraindik argitu gabeko arrazoiengatik.
Gutxienez 16 lagun zauritu dira eta horietako lau egoera kritikoan daude: bi haur eta bi heldu.
Onik daudenak Corpseko gimnasio batera eraman dituzte.
Ia ehun suhiltzaile lanean ari dira ezbeharra gertatu den lekuan.