Mundua -

Iragarpena Kairon

Mohamed Mursi, Anaia Musulmanen hautagaia, Egiptoko presidente berria

Mursi Egipton duen lehen presidente zibil eta islamista izango da. Irabazleak botoen % 51,73 lortu du, eta Shafiq hautagai ofizialistak, aldiz, % 48,27.

Mohamed Mursi, Egiptoko presidente berria. Efe.
Egipto presidente berria | Mohamed Mursi, Egiptoko presidente berria.
Mohamed Mursi, Egiptoko lehenengo presidente zibil eta islamista

01:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mohamed Mursi Anaia Musulmanen hautagaia izango da Egiptoko presidente berria. Hala iragarri du Hauteskunde Batzordearen presidenteak. Albistea entzun eta berehala, Tahrir plazan bildutako milaka herritarrak hauteskundeen emaitza ospatzen ari dira.

Hitzaldi luze eta aspergarria eman ostean, Faruq Sultan Hauteskunde Batzordeko presidenteak hauteskundeen behin betiko emaitzak iragarri ditu: Mursik 13.230.131 boto lortu ditu (% 51,73) eta Ahmed Shafiq erretiratutako generalak, aldiz, 12.347.380 boto (% 48,27)

Garaipen honi esker, Mohamed Mursi Egiptoko lehen presidentea izango da 2011ko otsailean Hosni Mubarak kargutik kendu zutenetik. Lehen presidente zibila eta islamista.

Bai Mursik eta bai Shafiqek hauteskundeen irabazletzat aurkeztu dute euren burua azken astean, euren taldeek zituzten datuetan oinarrituta.

Hauteskunde Batzordeko presidenteak ekainaren 16an eta 17an egindako bigarren itzuliko beste zenbait datu ere eman ditu. Parte-hartzea, esaterako, % 51,85ekoa izan zen: ia 51 milioi egiptoarrek zuten botoa emateko eskubidea eta azkenean 26.420.763 hauteslek joan ziren botoa ematera.

Mursik Anaia Musulmanak utzi ditu

Bestalde, eta azken asteetan agindu bezala, Mohamed Mursik Anaia Musulmanen kidea izateari utzi dio.

Askatasunerako eta Justiziarako Alderdiak Twitterren bidez eman du Mursiren erabakiaren berriz. Mursiren alderdia Anaia Musulmanen barruan dago.

Mohamed Mursi Anaia Musulmanen hautagaia izango da Egiptoko presidente berria. Hala iragarri du Hauteskunde Batzordearen presidenteak. Albistea entzun eta berehala, Tahrir plazan bildutako milaka herritarrak hauteskundeen emaitza ospatzen ari dira. Hitzaldi luze eta aspergarria eman ostean, Faruq Sultan Hauteskunde Batzordeko presidenteak hauteskundeen behin betiko emaitzak iragarri ditu: Mursik 13.230.131 boto lortu ditu (% 51,73) eta Ahmed Shafiq erretiratutako generalak, aldiz, 12.347.380 boto (% 48,27)Garaipen honi esker, Mohamed Mursi Egiptoko lehen presidentea izango da 2011ko otsailean Hosni Mubarak kargutik kendu zutenetik. Lehen presidente zibila eta islamista. Bai Mursik eta bai Shafiqek hauteskundeen irabazletzat aurkeztu dute euren burua azken astean, euren taldeek zituzten datuetan oinarrituta. Hauteskunde Batzordeko presidenteak ekainaren 16an eta 17an egindako bigarren itzuliko beste zenbait datu ere eman ditu. Parte-hartzea, esaterako, % 51,85ekoa izan zen: ia 51 milioi egiptoarrek zuten botoa emateko eskubidea eta azkenean 26.420.763 hauteslek joan ziren botoa ematera. Mursik Anaia Musulmanak utzi dituBestalde, eta azken asteetan agindu bezala, Mohamed Mursik Anaia Musulmanen kidea izateari utzi dio.Askatasunerako eta Justiziarako Alderdiak Twitterren bidez eman du Mursiren erabakiaren berriz. Mursiren alderdia Anaia Musulmanen barruan dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Egiptoko albisteak Hauteskundeak Ekialde Hurbileko albisteak