Mundua -
Fernando Lugo, kargutik at
Franco, Paraguaiko presidente berria: 'Hemen ez da kolperik izan'
"Munduko gainontzeko herrialdeekin" arazoak dituela onartudu Francok, baina Fernando Lugo aurreko presidentea kargutik kentzea ekarri zuen "epaiketa politikoa"ren zilegitasuna defendatu du.
Erredakzioa
"Hemen ez da kolperik izan", ziurtatu du Federico Franco Paraguaiko presidente berriak. Franco itxaropentsu agertu da inguruko herrialdeen aintzatespena lortuko duen galdetu diotenean, eta "momentu egokian" haiekin elkarrizketak egingo dituela promestu du.
Nazioarteko hedabideen aurrean egindako prentsaurrekoan, agintari berriak onartu egin du egoera "ez dela erraza" eta nazioarteko herrialdeekin "arazoak" dituela. Hala ere, Fernando Lugo aurreko presidentearen kontra egindako "epaiketa politikoa"ren zilegitasuna defendatu du.
"Hemen ez da kolperik izan, ezta erakunde politikoen porrotik ere. Legezko egoera da, Konstituzioarekin eta Paraguaiko legeekin bat datorrena egoera latz bati konponbidea bilatzeko orduan", azpimarratu du Francok.
DimisioakDionisio Borda Ogasun ministroak dimisioa eman du eta Jorge Corvalan Paraguaiko Banku Zentraleko presidenteak kargua Franco presidentearen esku utzi du.
Biek kargua uzteko erabakia hartu dute Federico Francok Fernando Lugoren lekua hartu eta 24 ordura.