Mundua -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Erreskate lanak Turkian eta Sirian, musukoaren amaiera garraioan eta tankeak Ukrainara

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Turkia. Argazkia: EFE
Turkia.
Turkia. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 7, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Turkiako eta Siriako lurrikarak: Milaka hildako utzi dituzte atzo Turkian eta Sirian izandako lurrikarek. Erreskate lanak etenik gabe ari dira lanean, hondakinen artean harrapatuta dauden herritarren bila. Euskal Herritik talde bat joango da bihar Turkiara, erreskate lanetan laguntzera.

- Musukoaren amaiera garraioan: Ministroen Kontseiluak gaur, asteartearekin, sinatuko du musukoaren erabilera garraio publikoan, optika eta audiometria zentroetan eta ortopedietan bertan behera utziko duen agindua.

- Ibilgailu militarrak Bilbotik Ukrainara: Gaur abiatuko dira Bilboko portutik Ukrainara Espainiako Armadaren hogei ibilgailu militar. Grimaldi enpresaren itsasontzi batean sartu eta 7-8 eguneko bidaia egingo dute Poloniara iritsi bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Munduko albiste zirraragarriak Ukraina azken orduko Espainiako Gobernua albisteak Bilboko Portua Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Turkia berriak Lurrikarak munduan Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Maskarak covid-19 Errusia-Ukraina gerra