Mundua -

KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA

Alemaniako urte arteko inflazioa % 10era igo da irailean

Alemaniako Errepublika Demokratikoa eta Alemaniako Errepublika Federala batu zirenetik izan den tasarik altuena da.

Erosketa orga bat supermerkatu batean. Egile eskubiderik gabeko irudia
Erosketa orga bat supermerkatu batean
Erosketa orga bat supermerkatu batean. Egile eskubiderik gabeko irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) gora egiten jarraitzen du Alemanian, eta urte arteko tasa % 10 igo da irailean, herrialdea batu zenetik izan den altuena. Destatis estatistika bulegoak gaur emandako datuen arabera, energiaren eta elikagaien garestitzeak eragin du prezioen igoera.

Georg Thiel Destatiseko presidentearen esanetan, garraio publikorako 9 euroko txartela bertan behera gelditzeak eta erregaien gaineko deskontua amaitzeak ere eragin dute inflazioa.

Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 7ko langaren gainetik mantendu da azken zazpi hilabeteetan, baina abuztutik irailera, koska bat egin du gora. Izan ere, abuztuan, KPIa % 7,9koa zen.

Azpiko inflazioa, elikagai freskoen eta energiaren prezioen bilakaera aintzat hartzen ez dituena, % 4,6an kokatu da irailean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Munduko albisteak 2024 Batasun europarra Europako herrialdei buruzko albisteak Alemania bideoak KPI gaur Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Eguneko albisteak