Mundua -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Dmytro Matiuschenko: "Presaz egindako erreferendumak Putinen ahultasun politikoaren seinale dira"

Ukrainak Espainian duen enbaxadako kontseilariak azpimarratu du batze-prozesuak ez direla zilegi, eta laguntza gehiago eskatu du gerrarekin lehenbailehen amaitzeko.

Ukrainako enbaxadako kontseilari Dmytro Matiuschenko. Argazkia: EITB MEDIA.
Ukrainako enbaxadako kontseilari Dmytro Matiuschenko. Argazkia: EITB MEDIA.
Ukrainako enbaxadako kontseilari Dmytro Matiuschenko. Argazkia: EITB MEDIA.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, Dmytro Matiuschenko Ukrainak Espainian duen enbaxadako kontseilariak adierazi du Errusiak Ukrainan okupatutako lurraldeetan egindako azken erreferendumak Putinen ahultasun politikoaren seinale direla.

Ildo horretan, Matiuschenkok azpimarratu du Errusiak aitortutako atxikimenduak "legitimoak ez diren ekintzak" direla, eta, horregatik, zigortu egin behar direla. Era berean, ziurtatu du, Errusiaren anexioekin ere, gerrako frontean Ukrainak aurrera egiten jarraituko duela, "ez dela ezer aldatuko". Horretarako, baina, NATOk eta haren inguruko gobernuek Ukrainako kausarekin konpromiso handiagoa hartzeko eskatu du, maila guztietan. "Guk laguntza handiagoa behar dugu, eta zenbat eta laguntza handiagoa izan, orduan eta azkarrago irabaziko dugu. Esfortzu komuneko kontua da", ziurtatu du.

Errusiak azken egunotan egin dituen mehatxu nuklearrei buruz galdetuta, Matiuschenkok esan du Ukraina prest dagoela egoera edozein dela ere, baina ziurtatu du ez dela oso gertagarria Errusiak K-329 Belgorod itsaspeko nuklearra erabiltzea. "Putinen taktika gobernuetan beldurra sartzea da, baina ez du funtzionatzen, eta zenbat eta irmoago egon mehatxu horien aurka, orduan eta azkarrago lortuko dugu garaipena".

El embajador ucraniano afirma que ''Ucrania presentó el viernes su solicitud de entrada en la OTAN''

0:22
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Vladímir Putin bideoak Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra