Mundua -

Krisi ekonomikoa

Nazioarteko Diru Funtsak baztertu egin du Espainia erreskatatzea

Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea NDFko zuzendariarekin eta AEBetako Altxor idazkariarekin batzartu da, Washingtonen.

Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea Lagarde NDFko zuzendariarekin. Argazkia: EFE
Saenz de Santamaria Geithner eta Lagarderekin bildu da AEBetan

01:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) eta AEBetako agintarien babesa jaso du ostegun honetan, bankuek zuzenean Europako funtsetara jo ahal izatearen alde egin baitute biek,.

Arazoa ez da Espainiako Estatuarena, finantza sistemarena baizik "une zehatz batean", esan du Saenz de Santamariak, Altxor Departamentuko egoitzan Timothy Geith idazkariarekin izan duen elkarrizketaren ostean, Washingtonen.

"Altxor idazkariak esan du bide beretik lan egiten ari garela eta bankuentzako irtenbide bat aurkitu beharra dagoela", azaldu die Santamariak hedabideei. "Bankuek, ez Espainiakoek soilik, zuzenean funtsetara jo ahal izateaz hitz egin dugu, estatuen esku hartzerik izan gabe", gaineratu du.

Aldez aurretik, Espainiako Gobernuko presidenteordeak bilera "emankorra" izan du Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariarekin. Hor doikuntzaren alde egin dute biek defizita murrizteko, eta egituran erreformak egitearen alde, herrialdearen lehiakortasuna hobetzeko.

The Wall Street Journal egunkariak argitaratu duenez, Nazioarteko Diru Funtsa plan bat aztertzen ari da Espainiari mailegu bat emateko, Bankia birkapitalizazea lor dezan.

Lagardek berak ukatu du informazio hori, Saenz de Santamariarekin izan duen bileraren ostean ohar bat bidalita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea