Mundua -

sismo

7,4 graduko lurrikara batek Mexikoko erdialdea astindu du

Gutxienez pertsona bat hil da Mexikoko erdialdea astindu duen 7,4 magnitudeko sismoan, hain zuzen ere, 1985eko eta 2017ko iraileko lurrikaren urteurrenean. Herrialdeko historia garaikideko suntsitzaileenak izan ziren bi horiek.

Pertsonak kalean, Mexiko Hirian alerta sismikoa aktibatu ostean. Argazkia: EFE
Pertsonak kalean, Mexiko Hirian alerta sismikoa aktibatu ostean. Argazkia: EFE
7,4 graduko lurrikara batek Mexikoko erdialdea astindu du

0:43

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

7,4 graduko lurrikara batek Mexikoko erdialdea astindu du astelehen honetan, hain zuzen ere, 1985eko eta 2017ko iraileko lurrikaren urteurrenean. Herrialdeko historia garaikideko suntsitzaileenak izan ziren bi horiek.

Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidenteak baieztatu duenez, gutxienez pertsona bat hil da lurrikararen ondorioz, hesi bat gainean erori ondoren.

13:05ean gertatu da lurrikara, epizentroa Coalcomanetik 63 kilometrora aurkitu dutela; Michoacan estatuan, Mexikoko mendebaldean. Hala jakinarazi du, momentuz, Mexikoko Zerbitzu Sismologiko Nazionalak (SSN).

1985eko eta 2017ko lurrikarak oroitzeko nazio mailan egindako makro simulakrotik ia ordubetera izan da fenomenoa.

"Larrialdi protokoloak aktibatu ditugu arratsalde honetan Michoacanen izandako lurrikaragatik. Michoacango Babes Zibila erne dago", jakinarazi du Twitter bitartez estatu horretako Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Mexiko bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa 2024ko seismoak