Mundua -

Suedia

Magdalena Andersson Suediako lehen ministroak dimisioa eman du eskuinak hauteskundeak irabazi ondoren

Eskuineko oposizioak hiru eserlekuko aldearekin lortu du garaipena hauteskundeetan: 176-173. Legealdi "zaila" izango dela iragarri du Anderssonek, eta ultraeskuineko SD alderdiaren gorakadarekin kezkatuta azaldu da.

Magdalena Andersson Suediako lehen ministro sozialdemokrata. Argazkia: EFE
Magdalena Andersson Suediako lehen ministro sozialdemokrata. Argazkia: EFE
Magdalena Andersson Suediako lehen ministro sozialdemokrata. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Magdalena Andersson Suediako lehen ministro sozialdemokratak dimisioa eman du igandeko hauteskunde legegileetan eskuinaren garaipena baieztatu ostean.

Eskuineko oposizioak hiru eserlekuko aldearekin lortu du garaipena hauteskundeetan: 176-173.

Azken mendean, sozialdemokratak indar politiko nagusia izan dira Suedian. Oraingoan ere, bozen % 30,4 lortu dute, 2018an baino bi puntu gehiago.

Bigarren tokian, SD ultraeskuineko alderdia sailkatu da, botoen % 20,6 erdietsita, aurreko hauteskundeetan baino hiru puntu gehiago; Ulf Kristerssonen kontserbadoreei aurrea hartuz. Azken horiek hiru hamarren behera egin dituzte, bozen % 19,1 eskuratuta.

"Ia boto guztiak zenbatu dituzte, baina hauteskundeen emaitza nahiko argia da dagoeneko", adierazi du Anderssonek prentsaurrekoan. Legealdi "zaila" izango dela iragarri du, eta SDren gorakadarekin kezkatuta azaldu da.

"Horrek suediar asko urduritzen ditu. Artega hori ikusi eta partekatzen dut", esan du lehen ministroak. Gorrotoari eta intolerantziari aurre egiteko eskatu du buruzagiak. Era berean, SDri "mugak" jartzea eskatu die eskuineko beste hiru alderdiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Eguneko albisteak Albisteak Suedia Hauteskundeak