Mundua -
LATINOAMERIKA
Argentinako presidenteordea erailtzen saiatu zen gizonaren bikotekidea atxilotu dute
Ikerketaren arabera, emakumea erasotzailearekin zegoen azken horrek Cristina Fernandez hiltzen saiatu zen unean. Justiziaren arabera, gizonak kanpoko laguntza jaso zuen.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Argentinako poliziak Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidenteordea erailtzen saiatu zen gizonaren bikotekidea atxilotu du. 35 urteko gizona, Fernando Sabag Montiel, erasoaren unean atxilotu zuten, ostiral honetan.
Agenteek Brenda Elizabeth Uliarte atxilotu dute, ikerketak erasoaren unean bertan zegoela ondorioztatu ondoren. Justiziaren hipotesiaren arabera, erasotzaileak kanpoko laguntza jaso zuen.
Epaileak sumarioko sekretu pean ezarri du kasua, eta adierazpenak hartu dizkio Sabag Montielen lagun bati eta horren mugikorra desblokeatzen saiatu ziren agenteei.
Lagunak adierazi du atxilotua eraso hori egiteko "kapaz" ikusten duela.