Mundua -

errusia

Milaka pertsonak agur esan diote Moskun Mikhail Gorbatxovi

Vladimir Putin presidente errusiarra ez da ekitaldian izan, "agenda kontuak" direla eta. Arratsaldean ehortziko dute azken lider sobietarra.

Mikhail Gorbatxoven agur ekitaldia, larunbat honetan. Argazkia: EFE
Mikhail Gorbatxoven agur ekitaldia, larunbat honetan. Argazkia: EFE
Mikhail Gorbatxoven agur ekitaldia, larunbat honetan. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona dira gaur Moskuko Sindikatuen Etxeko Zutabeen Gelan, Mikhail Gorbatxov Sobietar Batasuneko azken buruzagiari agurra emateko. Asteartean hil zen Errusiako hiriburuan, 91 urte zituela.

Bi orduko ilarak daude eraikin historikoan sartzeko, Gorbatxovi omenaldia egiteko eta hilkutxaren parean arrosak eta krabelinak uzteko.

Polizia dispositibo handi batek lagundu ditu Sindikatuen Etxera hurbildu diren herritarrak, ibilbide osoan zehar hesiak eta segurtasun arkuak ezarrita.

Vladimir Putin presidente errusiarra ez da ekitaldian izan, "agenda kontuak" argudiatuta. Dena den, agintariak ostegunean egin zion Gorbatxovi agurra, azken lider sobietarra hildako Moskuko Ospitale Kliniko Zentralean.

Putinek bisita laburra egin dio Gorbatxoven hilkutxari
Putinek bisita laburra egin dio Gorbatxoven hilkutxari
Putinek bisita laburra egin dio Gorbatxoven hilkutxari

Unera arte, Hungariako lehen ministroa, Viktor Orban ultranazionalista, izan da Moskura bertaratu den bakarra, XX. mendeko politiko esanguratsuenetako bat izandakoaz agurtzeko.

Besteak beste, AEBko, Erresuma Batuko eta Alemaniako enbaxadoreek ere agurtu dute perestroikaren aita.

Arratsaldean ehortziko dute azken lider sobietarra, 1999an hildako Raisa emaztearekin batera, Moskuko Novodevichi hilerrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Mosku argazkiak Errusia argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak