Mundua -

AEB

Gutxienez bost pertsona hil dira AEBn, Independentzia Eguneko desfile batean izandako tiroketan

Segurtasun indarrek egilearen bila jarraitzen dute, eta herritarrei babesteko gomendatu diete. Erasoa Chicagotik gertu izan da.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bost pertsona hil eta dozenaka zauritu dituzte Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Eguneko desfile batean jazotako tiroketa batean, Illinois estatuko Highland Parken. Segurtasun indarrek tiroen egilearen bila jarraitzen dute.

Tiroketa desfilea hasi eta 10 minutura gertatu da. Tiroak eraikin bateko estalkietatik etorri omen dira.

"Gertaera aktibo baten aurrean gaude. Babesa bilatzea gomendatzen da", adierazi du Udalak egoeraren berri eman duenean.

"Segurtasun indarrak susmagarriaren bila ari dira. Su arma baten frogak topatu ditu. Agente ugari lanean ari dira dagoeneko, eta perimetro bat itxi dute Highland Parkeko erdigunean", adierazi du Udalaren komunikatuak.

Lekuko batek adierazi duenez, "gerra gune bat zirudien". "Jendea negarrez ari zen, oihuka, eta inork ez zekien zer gertatzen ari zen", azaldu du WBBM komunikabidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak