Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Joe Bidenek poliziaren jarduna erreformatzeko legea sinatu du George Floyden heriotzaren bigarren urteurrenean

Araudi berriaren arabera, agenteak kontratatzeko baldintzak zorroztuko dira eta komunitate beltzaren aurkako polizia indarkeriaren aurrean kontrol handiagoa egingo da.

Joe Biden AEBko presidentea polizien jarduna erreformatzeko arau berria sinatzen. Argazkia: EFE
Joe Biden AEBko presidentea polizien jarduna erreformatzeko arau berria sinatzen
Joe Biden AEBko presidentea polizien jarduna erreformatzeko arau berria sinatzen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak poliziaren jarduna erreformatzeko legea sinatu du bart, hain zuzen ere, Derek Chauvin polizia zuriak George Floyd afroamerikarra itota hil zuela bi urte betetzen diren honetan.

Araudi berri horrek ahalbidetuko du, besteak beste, agenteak kontratatzeko baldintzak zorroztea eta komunitate beltzaren aurkako polizia indarkeriaren aurrean kontrol handiagoa egitea.

Halaber, jokabide txarragatik salaketa sinesgarriak dituzten agenteen datu-basea sortzea agindu du, eta Justizia Sailak kudeatuko du.

Dena dela, agindu berria agentzia federalei soilik aplikatuko zaie, tartean, Aduanen eta Mugako Babesaren Bulegoari (CBP) eta Ikerketa Bulego Federalari (FBI). Izan ere, Etxe Zuriak ez dauka aginpiderik tokiko edo estatuko segurtasun indarren gainean. George Floyden kasuan, Minneapolisko agente batek hil zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak bideoak Arrazismoa albisteak Eguneko albisteak Albisteak Biden gaur Polizia indarkeriari buruzko albisteak